jueves, 25 de diciembre de 2014

Liderrek sorpresa eman dute faboritoen aurka

Retegi Bik eta Rezustak hasieratik dominatu dute Olaizola II eta Beroizi irabazteko (22-17) eta horrela bigarren puntua poltsikoan edukitzeko.


Bikote gaztea lotsagabe atera zen izenez pisu handia duen Aimar Olaizola eta Mikel Beroizen aurka. Rezustari asko ateratzen zitzaion pelota eskutik eta Beroizeri bizkarra ematea lortzen zuen. Julenek, berriz bizi zegoen gorputzaldi onarekin eta aurrean jokaldiak egitera ausartzen zen Aimar Olaizolari asko behartzen.

Faboritoek ez zuten espero aurkarien irteera on hori eta 5-8, atzetik zihoaztenean Beroizek esertzea erabaki zuen partida gogorra zihoalako eta eskema aldatu nahian pilota berria kantxaratu zuten. Asegarceko bikoteak berdintzea lortu zuen Aimar Olaizolaren tanto on batzuekin, baina oraindik aspekoak haiek baino gehiago jokatzen ari ziren, Beroiz menpean baizuten. 12-9 jarri ziren berriz ere 3 tantoko distantzia lortuz.

Urdinen bi huts garbiekin distantzia gutxitu zuten, (12-11) baina oraindik atzelari nafarra eroso egon gabe . Hala ere, Julenen eta Beñaten boterea nabarmena zen eta berriz ere 3 tantotara jarri ziren (14-11).

Aspeko bikoteak ez zuen urduritasuna sentiarazten eta maila handi horretan jarraitzen zuen (20-14) gehiengo diferentzia lortuz, hain zuzen ere 6 tantotakoa. Gainera, atzelari huartearra oso behartuta ari zen jokatzen baina bere segurtatearentzat pilota asko galduak zituen.

Aimar eta Beroizek urdinen partziala ekidin zuten eta materiala miatzera itzuli ziren pilota pisutsu bat aterataz. 3 tanto berreskuratu zituzten (17-20) baina Aimarrek gantxo bat kanpora botataz galdu zuten irabazteko aukera, hurrengo tantoan Mikel Beroizek pilota koltxoira bota baizuen (22-17).

Julenen eta Beñaten partidua ezin hobea izan zen baina haien aurkariei oraindik "txispa" falta zitzaiela ikusten zen. Batez ere, Mikel Beroizi. Asegarceko bikoteak bikote indartsuenetako bat bezala atera zen txapelketako aurkezpen egunean baina 2 tik 2 galduak dituzte. Debutariak berriz, gutxi galdu gabe lehenengo postuan lekuratu dira.

Partidaren datuak:
Olaizola II:  9 egindako 7 galdutako
Beroiz: 0 egindako 11 galdutako
Retegi Bi: 3 egindako 3 galdutako
Rezusta: 1 egindako 5 galdutako

Pilotakadak: 713
Partidaren iraupena 1 h 13 min

No hay comentarios:

Publicar un comentario