martes, 23 de diciembre de 2014

Irribarria-Irusta garaipen nabarmena txapeldun izateko

Iker Irribarriak eta Aitor Irustak Diario Vaskoko txapeldun bilakatu dira partida borobil bat jokatzearen ondorioz Eneko Labaka eta Aizpitarteren aurka. (22-7)

Irribarriak eta Irustak oso indartsu hasi ziren, haien boterea eskeiniz eta 10-0 ko hasierako partziala lortuz. Aizpitartek ezin zuen 7 tik aurrera etorri bizkaitarrak eta gipuzkoarrak emandako pelotakadengatik. Horren ondorioz, albiztuarra saldua geratzen zen eta mirari bat ematen zuen partida berdintzea bi bikoteen jokoa ikusita.

3 tanto jarraian lortu zituzten Eneko Labakari esker, baina bikote urdinaren boterea ikaragarria zen eta partidua pasa ahala Eneko Aizpitartek gehiago sufritzen zuen, Eneko Labakak aldiz, jokoan sartzen saiatzen zen bere atzelariari laguntzeko baina gauzak oso ondo egin behar zituen Iker Irribarria behartzeko. Hala ere, bere aukera minimoak ondo jokatzen zituen.

Berriz ere faboritoek 10 tantoko tartea lortu zuten 15-5 jarriz haien kolpea eta abiadura eskeiniz. Baina oraindik faktore bat zegoen gipuzkoarren alde, Eneko Labakaren sakea, norabidea aldatzen baizuen bai txokora bai zabalera botataz.

Urdinen partidua bikaina izaten ari zen eta tartea goraka egiten ari zen, ezinean ari baiziren haien aurkariak. Bi bikoteen arteko aldea nabarmena zen, gainera Irribarriak eta Irustak oso seguro jokatuz garaipen erraza lortu zuten, 22-7.

Partidaren datuak:

Iraupena: 41 minutu
Pilotakadak: 312

E.Labaka: 4 egindako, 5 galdutako
Aizpitarte: 0 egindako, 6 galdutako
Irribarria: 9 egindako, galdutako 1
Irusta: 2 egindako, 0 galdutako

No hay comentarios:

Publicar un comentario