martes, 23 de diciembre de 2014

Laso eta Erasun diario vaskoko txapelketan garaile

Laso eta Erasunek gehiago zirela demostratuz Errandonea-Urizar bikotea gainditu dute lan asko eginiko partida gogor batean.(22-18).

Partida hasieran, 4 pilotariak urduri zeudela ikusten zen, baina batez ere Unai Laso aurrelaria. Huts nabarmenak egin zituen bere mailarentzat barkaezinak direnak eta bikote gorriak zarata asko egin gabe 9-3 ko tartea ireki zuten.

Pixkanaka Laso-Erasun bikoteak bere jokua egiten hasi ziren, gipuzkoarrak pilota bakarra huts egin gabe eta nafarrak bere golpea aprobetxatzen Ander Errandonea ez sartzeko intentzioarekin eta Urizar asko behartzen. Ongizate hori edukitzen partida berdindu zuten lehenengo aldiz, 10-10.

Anderrek bere atzelaria lagundu nahian 5.garren kuadrora ateratzen zen defentsako aritzeko papera hartuz, bere aurkariak dominatzen ari baiziren, baina Lasok berriz ere huts egin zuen aurretik jartzeko aukera zutenean, 13-12. Nafartarrak eta bizkaitarrak tanto batzuen abantaila hartu zuten. Hala ere, Laso eta Erasunek atzetik joanda aurkarien tantora iristen ziren.

Urizar asko zigortzen ari ziren baina Errandoneak min handia egiten ari zen boleaz laguntzen zuenean Lasori asko behartzen ziolako aurreko kuadroetan, 17-14 ko distantzia lortu zuten baina urdinak oraindik bizirik zeuden partiduan eta aurrenengoz aurretik jarri ziren 4 tantoko partziala lortuz, 18-17.

Azkeneko tantoetan Lasok, hasieran eduki zituen akatsak konpondu zituen zizurkildarran gehiago konfiatu baitzuen. Bikote gorriak aldiz, defentsan egon behar zuen tanto guztietan eta nekearekin batera kontran egongo zen faktore bat izango zen. Laso eta Erasunek 14 tik zuzenean jun ziren 21 era baina Errandonea eta Urizarrek ez zuten azken hitza esan eta 18-21, jarri ziren. 4 tanto jarraian egitera behartuta egonda.

Tanto oso gogor bat jokatuz, Urizarri pelotan aurrean geratu zitzaion eta partidua bukatu zen 22-18. Lau pilotariak oso ondo jokatu zuten Lasoren lehenengo tantoak kenduz oso urduri baizegoen.

Partidaren datuak:

Iraupena: 1 h 10 min
Pilotakadak: 687

Errandonea: 5 egindako, 5 galdutako
Urizar: 3 egindako, 3 galdutako
Laso: 10 egindako, 9 galdutako
Erasun 2 egindako, 0 galdutako




No hay comentarios:

Publicar un comentario