
Belaunaldi berri bat agertzen ari da pilota profesionalean. Iñaki Artola, oso denbora gutxi darama asegarceko kamiseta janzten baina jada 2.mailako lauterdiko txapelketa irabazi du eta udarako donostiako txapelketa jokatzen aritu da. Gainera, partidu estelar askotan aritu da joku oso ona erakutsiz. Afizionatu mailatik oso ikusmin onekin zetorren, baina ez zen espero hain azkar iritsiko zenik pilotari handienekin jokatzera.
Momentu hauetan, Asegarceko laugarren aurrelaria izateko borrokan dago, Aimar Olaizola, Oinatz Bengoetxea, eta Pablo Berasaluzerekin batera binakako txapelketan jokatzeko, Meritu asko egin ditu jokatzeko baina Iker Arretxe, Mikel Olaetxea, Mikel Urrutikoetxea edo Danel Elezkano bezalako aurrelariak leku horren bila dabiltza ere.
Danel Elezkano, lesio batetik dator eta denbora gutxiago dauka bere jokua empresari frogatzeko binakako txapelketari begira. Hala ere, 20 urteko gazteak aurrera pauso handia eman du denbora gutxian eta asegarcek jokatzeko partidak politak jarri dizkio.
Aspen berriz, Titinen erretiroarekin leku bat libre geratu da. Irujo eta Xala barruan izango direlakoan pilotari gazteek aukera edukiko dute. Joseba Ezkurdia momentu onean dago eta bere jokuak hala frogatzen du, horren ondorioz txapelketarako lekua edukiko duelakoan gaude. Hala izanez gero postu bat geratuko litzake soberan eta Julen Retegi, Aritz Lasa, Jon Jaunarena eta Jokin Altuna sartuko ziren borroka horretan.
Antza denez, Julen Retegi eta Jokin Altuna dira hoberen jarrita daudenak postu hori lortzeko baina oraindik aste bat geratzen da, empreseek bikote guztien erabakia hartzeko. Espero dezagun, bikote guztiak parekatuak izatea eta partidu oso onaz gozatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario