martes, 16 de diciembre de 2014

Binakako txapelketako bikoteak

Artikulu honetan binakako txapelketako bikoteak aztertuko ditugu. Gainetik ikusita bikoteak parekatuak ematen dute eta txapelketa handi bat ikusteko aukeran gaude. 

Juan Martinez de Irujo-Abel Barriola
Titulua defendatuko duen bikotea izango da. 2014. urtean txapelketa polita egin zuten Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaletari irabaziz bilboko finalean. Iberotarrak hiru txapelketa nagusiak irabazi ditu aurten eta oso joku onarekin dago. Abel Barriolak berriz, azkeneko hilabetetan ez du bere jokurik hoberena erakutsi eta dudatan egon da bere parte hartzea 2015 ko binakako edizioan. Hirugarren urtea izango da bi pilotari hauek batera arituko direla eta txapela irabazteko hautagaiak izango dira.


Aimar Olaizola -Mikel Beroiz 
Asegarcek txapelketa irabazteko jarri duen bikotea izango da. 2012. urtean txapelketa batera jokatu zuten eta lehen fasean 14 partidutik denak irabazi zituzten, finalaurrekoetan berriz Mikel Beroizek mina hartu zuen eskuin eskuan eta finalerako sarrera ezin izan zuten eskuratu.Hala ere, bikote beldurgarria da, Aimar aurrelaririk onenetariko bat da eta aurrean faktore asko erabiltzen ditu. Huartearrak berriz,defentsan oso ondo aritzen da eta partida luzeak gogoko ditu bere fisikoa oso ona baita.


Yves Xala-David Merino 
Lehenengo urtea izango da bi pelotari hauek batera jokatuko dutela. Gainera, txapelketa honetan gailendu izan dira aurreko urteetan. Iparraldearrak 2007.urtean Eulaterekin eta 2010.urtean Zubietarekin. Errioxarrak berriz, Titinekin irabazi zuen 2011.urtean.Oso partidu gutxi jokatu dituzte elkarrekin baina beti bikote bezala sentsazio ona utziz. Defentsan oso bikote sendoa da batez ere David Merino. Xalak aldiz,bere potentzia erakutsiko du pilotar golpe handia ematen baitio.Txapela eramateko bikote bat dela frogatu nahiko dute.


Pablo Berasaluze-Aitor Zubieta 
Asegarcek osatutako bikote bat izango da. Etxarri-Aranazeko atzelariak 5 hilabetez utzita jokatuko du bilboko empresan eta Bizkaitar beteranoarekin partekatuko du hurrengo txapelketa. Empresak ez du Ibai Zabala, Aritz Begino edo Ladis Galartzako atzelarietan konfiantza eduki eta utzita hartu dute Aitor Zubieta. 2012.urtean Donostiako hiria txapelketan aritu ziren moduan, txapela buruan jarriz Irujo-Albisu bikote oso handiari irabaziz. Pablo momentu honetan lesio batetik atera berri da eta lagun sendo bat jarri diote bere lehen txapela janzteko intentzioarekin. Aitorrek bere boterea erakutsiko beharko du tantoa dominatuz ,gero Pablok aurrean buka dadin.

Joseba Ezkurdia- Jose Jabier Zabaleta 
2014.garren edizioan batera jokatu zuten baita ere. 7.postuan geratu ziren 5-9 ko balantzarekin. Oso bikote indartsua da, baina aurreko edizioan experientzia falta somatu zuten. Aurten berriz, bikote sendoago bezala ekidingo dute txapelketa. Atzelariak 2012.garren urtean txapeldun izandakoa da Juan Martinez de Irujo bikote zuela.
Josebak berriz, bigarren aldiz hasiera emango dio txapelketari. Bikote jotzailea da eta txapelketa hau hasi baino aste batzuk lehenago erakutsi dute forma handian daudela Bengoetxea eta Beroiz osaturiko bikote indartsuari 22-8 irabaziz.


Oinatz Bengoetxea-Andoni Aretxabaleta 
Bikote berri bat osatuko dute. Atzelari bizkaitarrak, aurreko edizioan debutatu zuen  paper ederra eginez Aimar Olaizola bikote zuela. Oinatzek berriz, urte zail batetik dator eta oraindik ez du jokurik hoberenaz gozatu baina gorputzez inoiz baino hobeto ikusten zaio.Bikote arriskutsua sor dezakete eta lau hoberenetan sartu. Leizarrari oso zaila da aurrean tanto bat egitea defentsa ederra duelako eta efektu handia ematen diolako pelotari. Aretxabaletak aldiz, nahiko jotzailea da eta min asko egin dezake atzeko postuetan.

Julen Retegi-Beñat Rezusta 
Bi debutatzaile bikote bezala arituko dira. Nafarrak ordezko bezala ibili da beti baina urte on hau aprobetxatuz( buruz buruko txapeldunorde izanda eta lau terdian finalaurdenetara iritsita), eta bere fisiko ona erakutsiz eibarko empresak aukera bat eman dio. Bere bizkar zain Rezusta bergararra izango da. 2014.garren urtea ikaragarria izan da goi mailan dauden atzelariei aurre eginez. Baita ere, 2.mailako buruz buru eta binaka Jaka adiskide zuela txapelak jantzi ditu.Txapelketako sorpresa izan daiteke bikote hau. Julenek bere defentsa erakutsiz eta Beñatek berriz, bere ezker bizia tantoa dominatuz.

Iñaki Artola- Jon Ander Albisu 
Txapelketan egongo den bikote gipuzkoar bakarra osatuko dute. Iñakik uda hasi baino egun batzuk lehenago debutatu zuen eta jada lehenengo mailako txapelketa jokatzen ari da. Bere debuta polita izan dadin, pilota profesionalean dagoen atzelaririk onenetariko bat jarri dio empresak, hain zuzen ere Jon Ander Albisu. Gipuzkoarrak 3 garren aldiz egongo da txapelketa honetan eta nagusiaren papera hartu beharko du.Gipuzkoarrek bikote oso indartsua dela frogatu dute batera jokatu duten partiduetan, biak oso potentzia handia baitute eskubi eta ezker eskuetan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario