domingo, 7 de diciembre de 2014

Tolosaldeako 6 pilotari Amezketako jaialdian



Bihar Amezketan, arratsaldeko 17:00etan jaialdi interesgarri bat ikusteko aukera dago. Jaialdi hau afizionatu mailako bi buruz buruko partiduk eta profesionaletako binakako partidu batek osatuko dute.

Zortzi pilotarik hartuko dute parte, horietatik sei Tolosaldeakoak dira, eta Iribarria bertako taldean ibiltzen da, Zazpi Iturrin.

Arratsaldea lau terdiko partidu batekin hasiko da; Alde batetik Peña eta bestetik Peru Labaka.
Bigarren partidua buruz buru kantxa osoan jokatuko dute Iribarriak eta Errandoneak. Eta arratsaldea borobiltzeko profesional mailako partidua, AltunaIII-Urruzola vs Jaka Tolosa. Jaialdi benetan interesgarria.


No hay comentarios:

Publicar un comentario