Gaur arratsaldean Iruñeako Labrit pilotalekuan partidu garrantzitsua jokatu dute Aimar Olaizola eta Ekaitz Saralagik, goizuetarra zen faborito eta pronostikoa bete du.
Aimar Olaizolak eroso jokatu du, gehiegi arriskatu gabe eta oso zuzen, izan ere Amezketarrak ez du bere eguna eduki eta bere akats propioek kondenatu dute.
Goizuetarrak aldetxoa hartu du hasieratik eta Saralegi hurbiltzen saiatu denerako sakez falta egin du. Txapelketa honetan zehar sakez falta mordoxka izan dira eta partidu hontan ere berdina gertatu da, Ekaitzek partidu erdirako sakez hiru falta zituen eginak eta Aimarrek ere sakez falta bat egin du.
12-9 hurbildu da markagailuan eta partidan sartzeko aukera zuen Ekaitzek baina ez du aprobetxatu, partidu osoan deseroso ibili da, kantxan bere lekua aurkitu ezinik eta Aimarri arazorik sortu gabe.
Poliki poliki Aimar bere bidea egiten joan da, tantoz tanto, eta konturatzerako partida guztiz hautsita geratu da, izan ere Aimarrek 10 tantu segidan egin eta garaipen erosoa lortu du.
Olaizolak lau terdian 8. finala jokatzeko txartela lortu du eta berriz ere Juan Mtnz. de Irujo izango du aurrez aurre, berriz ere bi maisuen arteko finala.
Partidu garrantzitsu honen aurretik beste bi partidu jokatu dira, lehenengoa MendizabalIII eta Larrinagak jokatu dute Victo eta Ladis Galarzaren aurka. Partidu txarra izan da eta aspeko pilotariak nagusi izan dira: 18-7. Ondoren, lau terdiko finalaurreko partidaren aurretik, Jaunarena eta Barriola Leitzarrek jokatu dute Olaetxea eta Albisu gipuzkoarren aurka, Leitzarrak ez dira oso ongi aritu eta Gipuzkoarrek garaipen erosoa lortu dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario