sábado, 29 de noviembre de 2014

Euskal Herriko kluben arteko lehenengo txapelketa nazionala

Aste honetan aurkeztu da Euskal herriko kluben arteko lehenengo txapelketa, inoiz ez da horrelako txapelketarik antolatu.

Kanporaketa bakoitzean hiru partidu izango dira: buruz buru, lau terdian eta binaka. Partida gehien irabazten duen kluba sailkatua izango da.

Antolatzaileek aukeratu dituzte partaideak, izan ere, datekin arazoak izan dituztenez partaidetza zortzi taldera mugatu behar izan dute, hala ere, hurrengo urteetan partaidetza librea izango omen da. Herrialde bakoitzetik talde bat egotea bermatu nahi izan dute.

Aurtengo edizioan partida guztiak Amezketan jokatuko dira baina hurrengo ediziotan beste txoko batzuetara zabaltzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek.

La Perla izango da babeslea eta antolatzaileak pozik ageri ziren, ez baita erreza garai hauetan babesleak lortzea.

Zozketa egin ostean hauek dira txapelketako kanporaketak:


 -Abenduak 14, (A) Huarte / Aurrera Saiaz (Tolosa-Bidegoian)

-Abenduak 20  (B) Zaramaga (Gasteiz) / Usurbil

-Abenduak 21  (C) Adiskide (Galdakao) / Zazpi Iturri (Amezketa)

-Abenduak 28  (D) Iparralde / Bortziriak

Finalerdiak:
-Urtarrilak 2: B kanporaketako irabazlea / D kanporaketako irabazlea
-Urtarrilak 4: A kanporaketako irabazlea / C kanporaketako irabazlea

Finala:
-Urtarrilak 11



No hay comentarios:

Publicar un comentario