
Lehenengo partiduan Behar Zana taldeko bi bikote aritu dira. Harri Loidi ezin izan da aritu eta bere ordez Mikel Otaño aritu da. Astigarragako aurrelariaren falta somatu da.
Bikote zaharragoa, oso gustora aritu da, 22-5 irabaziz, gainera, 4 tanto huts egin dituzte. Beraz, partidu erraza izan da. Otaño aurrean hasi da, baina partidaren erdialdean Esnaola eta biak lekuz aldatu dira, erritmoa eta onurak lortzeko intentzioarekin baina ez dute posible izan. Aurreko kuadroetan Lizaso bere aurkariak baina gehiago izan da eta 4 pilotarietatik onena izan da.
Lehengo urtean, Lizaso eta Errekak 3.mailako txapelketa irabazi zuten eta 2.mailara igo ziren, aurten ere,beste igoera bat lortu dute 2.mailako txapelketa irabaziz.
18 urteko Arteaga eta Erasunek gipuzkoako lehenengo mailako txapela lortu dute Ugalde anaiei irabaziz (22-12). Partida polita izan da eta maila handiko tantoak jokatu dira. Aurrera Saiazeko bikotea, 7-0 hasi da baina Ugalde anaiak huts asko eginez. Oiartzuarrak tanto egitean, pelota aldatu dute eta 7-8 jartzea lortu dute, tartean zizurkileko hutsekin 2 pilotakada gora botatzen.
Bikote gazteagoak 18-10 jartzea lortu du, tanto gogor batzuen ondorioz. Hala ere, anaiek ez zuten amore eman nahi. Horregatik, bukaerara arte borrokatu zuten baina markagailua gehiago apaindu gabe. Lasarteko aurrelariak gantxo polit batekin bukatu du partidua. Goizean eginiko bakarra.
Aurrera Saiazeko bikoteak partida bat galdu gabe, irabazi dute txapela. Lehenengo urtea zen nagusien mailan, baina adin txikietatik zetozten 2 pelotari hauen elkarketa txapelketa honetan emaitza ezin hobeak ekarri ditu. Aurtengo promesa mailan antiguon gailendu egin dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario