sábado, 29 de noviembre de 2014

Jokin Hernandez eta Sancho-Gorrotxa nagusi

Atzo Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan bi final interesgarri jokatu zituzen. Lehenengoa buruz burukoa, bigarrena aldiz binakakoa.

Buruz buru

Jokin Hernandez Oiartzungo pilotariak eta Aurrera saiaz taldeko pilotariak txapelketa ona egin eta gero finalerako txartela lortu zuten eta atzo aukera bikaina zuten Gipuzkoako txapelketa lortzeko.

Oso lehia estua aurreikusten zen, hasieran biak ongi hasi ziren eta markagailua parekatuta zegoen. Aurrera Saiazeko pilotariaren taktika bere kolpea aprobetxatzea izan zen, eta atzera emanez tantoa dominatzen zuen, baina Oiartzungoak ezker boleaz pilotakada guztiak eramaten zituen eta aukera edukitzean ederki aprobetxatu zuen.

Ondorioz, partida erditik aurrera Oiartzungoak ihes egin zuen markagailuan, fisikoz ere freskoago ikusten zitzaion, Aurrera saiazekoa nekatuago zegoen. Hala ere indarrak atera eta pixkat hurbiltzea lortu zuen, izan ere, hasieran ez bezala ritmoz aldatzen hasi zen eta gehiago arriskatzen hasi zen.

Azkenean Oiartzuarrak partida eskuratu eta txapeldun bilakatu zen.

Aurrera Saiaz 14
Oiarpe (J.Hernandez) 22


Binaka

Ohorezko mailako finala jokatu zuten. Alde batetik Sancho-Gorrotxa eta bestetik Larrañaga-Murgiondo.

Partida lehiatua izan zen, diferentzia gutxi zegoen bi bikoteen artean. Ez zuten asko arriskatu, partida segurtatzera joan ziren, eta naiz eta markagailuan aldea egon, detalle txikiek erabaki zuten partidua.

Gorrotxak partidu bikaina jokatu zuen eta tanto eder batzuk egin zituen naiz eta atzelaria izan. Partidu bukaeran Sanchok ere pare bat gantxo eder egin zituen. Honi Azpeitiarren huts pare bat gehituz... Ihes egitea lortu zuten.

Sancho eta Gorrotxategi Ohorezko mailako txapeldunak.

Larrañaga-Murgiondo 14
Sancho-Gorrotxategi 22





No hay comentarios:

Publicar un comentario