miércoles, 26 de noviembre de 2014

Pilotak aukeratu dituzte aimarrek eta Saralegik

Goizaldean Aimar Olaizolak eta Ekaitz Saralegik, pilota aukeraketa egin dute larunbatean jokatuko duten finalaurrekorako, Iruñako (Labrit) pilotalekuan.


navarradeportiva.com

Amezketarra, astelehenean Mikel Olaetxearekin ibili zen entrenatzen eta esan zuen ez zuela mina sentitzen. Alderantziz, sentsazio onekin aritu zela. Lehiatzeko prest dagoeta aitortu du, gainera Aimar Olaizola ez dago bere momentu onenean arazo fisikorik izan ez arren. Hori abantaila bat izan daiteke amezketako semearentzat.

Goizuetarrari asko kostatu zaio pelotak aukeratzea. Ia ordu laurden eta gero 105,7 eta 105,1 pisuko pilotak atera ditu. Saralegik berriz, azkarrago egonda lan hori egiten eta antzeko pelotak aukeratu ditu ( 105,9 eta 105,3). Hala ere, Ekaitz Aimarren pilotekin gustorago zegoela esan du, eskutik hobeto ateratzen omen zitzaizkion.

Aurreko urteko final aurreko berdina jokatuko dute bi protagonistek. Partidu hartan txapeldun izango zen Aimar Olaizola gailendu zen (22-18) aste buru honetan, lehia egingo duten frontoi berdinean.

Partidu ederra izango dela ematen du, hori pentsatzen dute afizionatuek. Antzera, empresariek  labrit pilotalekua bete egingo dela antzematen dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario