martes, 10 de marzo de 2015

Asteburu honetan GRAVN txapelketa hasiko da

Mostrando 15-02-22-EliteFinalerdi 031 (640x427) (2).jpg

Pasa den asteburuan euskal ligako finalak jokatu ondoren, asteburu honetan

prestigio handiko beste txapelketa bati emango dio hasiera Euskadiko Euskal Pilota

Federazioak. Izan ere, 2015eko GRAVNI lehiaketa abiatzeko prest dago jada. Izenean

bertan ikus daitekeen moduan, Iparraldeko selekzioak bigarren urtez jarraian parte hartuko

du, iazko balorazioa ona izan baitzen, besteak beste. Ordea, berritasunik ere izango du

txapelketak.

Batetik, finalak Bizkaian jokatuko dira, eta ez Araban, azken urteotan Ogeta izan

baita leku nagusia. Ondorioz, final gehienak Bilboko Bizkaia pilotalekuak eta Sestaoko

pilotalekuak hartuko dituzte. Finalerdiak Gipuzkoan eta Araban izango dira: ezker

paretakoak Gipuzkoan eta trinketekoak Araban. Horrez gain, emakumeen frontenis

modalitatea lehen aldiz jokatuko da GRAVNI txapelketan. Hala, inoiz baino jokamolde

gehiago ikusi ahal izango dira aurten: ezker paretan hamabi eta trinketean sei. Hori bai,

aipatu behar da herrialde guztiak ez direla egongo modalitate guztietan. Beste urtebetez,

eskuak izango du partaidetzarik handiena.

Gauzak hala, ondorengoak izango dira jokamoldeak. (atxikita bidaltzen dizuegu

partaidetza zerrenda)

Ezker paretan: paleta goma neskak, paleta goma mutilak, paleta larruz, pala motza, eskuz

banaka, eskuz binaka, zesta punta, pala, erremontea, joko garbia, frontenisa mutilak eta

frontenisa neskak.

Trinketean: eskuz binaka, eskuz banaka, nesken paleta argentinarra, mutilen paleta

argentinarra, larruzko paleta eta xarea.

Esan bezala, asteburu honetan hasiko da txapelketa. Hain zuzen ere, Bizkaia eta

Errioxa lehiatuko dira batetik, Gipuzkoa eta Nafarroa bestetik, eta Araba eta Iparralde

azkenik. Guztira bost jardunaldi jokatuko dira; hilabete eta erdi inguru iraungo du

txapelketak, eta finalak maiatzeko lehen asteburuan izango dira, ostiralez, larunbatez eta

igandez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario