miércoles, 28 de enero de 2015

Aitor Zubietari elkarrizketa

Gure estreineko elkarrizketa Aitor Zubieta Etxarriarrarekin izan da. Hona hemen elkarrizketa:

 Zer moduz ikusten ari zara zure burua binakakoan?


        -Orain arteko partidetan nahiko erregular ikusten ari naiz eta joku onean. Txapelketa aurretik txispa                geixeagokin nengoen baina berriz ere bueltatzen ari zait. 

 Ze helburu binakakoan?


         -Partida guztietan bezala, txapelketako partidetan ere dena eman eta irabaztera irteten naiz.Beraz,pixkanaka pixkanaka lan eginez, ez diot mugarik jartzen. 
aspepelota.com

Bikoteren bat beste guztien gainetik dagoela iruditzen zaizu?

-Oso irekia dago txapelketa. Bikoteren bat fuertexeago edo juxtuago badago, joku punttu eta konfiantzan dago koxka. Horrek azkar eman dezake buelta, beraz oraindik oso irekia ikusten dut dana.

Zer iruditu zaizu Aspetik Asegarcerako zesioa? 

-Enpresek elkarren artean artutako erabakia da, nik jakin aurretik beraiek ados zeuden. Nire aldetik oraingoz balorazio positiboa da. 

 Zure kirol ibilbidean momentu onak zein txarrak izan dituzu. Ze momentu on nabarmendukozenuke? Eta ze momentu txar?


-Momentu onak asko izan ditut, txapela, torneoak irabazitakoan, joku bolada oso onak izan ditudanean... Baina denborak erakutsi dit momentu onenak, eskuz eta fisikoki ongi egonda, etenik gabe entrenatu eta jokatu dezakezun momentuak direla. Hori asko baloratzen ikasi dut. Ez dago horrelakorik.

-Kontra, momentu txarrak ere asko izan ditut, belauneko 3 ebakuntzak, erreabilitazioetako hillabete gogor eta luzeak... Eskuetako arazoak izan ditudan hillabete luzeak( asko eta asko izan dira)... Laburtuz, nire lan eta kirol gustokoenean prestatu eta hobetzeko arazoak izan ditudanean.


 Ze pilotarirekin daukazu erlazio gehien?


     - Askokin... Xala,Laskurain, Barriola, Apezetxea,Uriarte,Asier Berasaluze,Oinatz,Oskar Lasa, Paskual, eta askoz gehio. Egia da batzuekin oso erlazio estua dudala baina parebat o hiru esatea ez litzateke bidezkoa... Orokorrean oso erlazio ona dugulako gehienok.
 manista.com


 Zeintzuk dira zure afizioak? Denbora librea zertan pasatzen duzu?

-Lagun eta familiakin denbora pasatzea asko baloratzen eta eskertzen dut.
Baita gehien bat animaliekin, asko ditut, ehizeko txakurrak, otso arraza batekoak ere baditut, ardiak...

Oilagorretako ehiza ere oso gustoko dut eta arrantza ere. 


 Pilotaria ez bazina... Ze ofizio edukiko zenuke?

-Egia esan ez dakit... Beste kirolenbati gogor ekingo nioke ziur. Bestalde ingenieritza ikasketak atera nituen eta seguraski horrekin zerikusia duen zerbaiti ere ekin niezaioke.

Nolakoa da pilotariaren egunerokoa? Eta nola prestatzen duzue binakoa egunerokotasunean?


-Nire egunerokoa gustokoa dut, goizter goizter jeikitzen naiz egunero. Argitzerako.
Gero eguna entrenatuz, animalien lanak eginez eta Etxarriko umeak entrenatzen pasatzen dut.


Binakako txapelketa irabazitakoa zara Xalarekin batera, zer sentitzen da horrelako txapelketa garrantzitsu bat irabazi ondoren?


        -Ikaragarria da, urtetan egindako lanari bultzakada da eta erabat betetzen zaituen. Gainera herrian izan nuen harrera, festa eta ospakizuna xinestezina izan zen.



 Pablitok eta zuk txapelketa irabaztea lortzenbadezue, nori eskeiniko zenioke txapela?


-Nik zorte ikaragarria dut, egunero egunero nire gainean dauden pertsona asko ditut, familia,lagun batzuk, gurasoak, andrea, anaia...Karlos Navarro entrenatzailea...  Momentu onenetan , txarrenetan eta beste guztitan igual daudenak.  Dudarik gabe beraientzat izango zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario