Oiartzun-Hernani
Bihar Oiartzungo Madalensoro frontoian Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak jokatuko dira, arratsaldeko 19:30tan. Oiartzungo eta Hernaniko ordezkariak izango dira aurrez aurre; kadete, jubenil eta senior mailan.
Oiartzuarrak dira faborito, izan ere, joaneko lehian Oiartzuarrak 2-1 izan ziren nagusi.
Kadeteetan Sein eta Etxeberria (Oiartzungo ordezkariak) oso pilotari seguruak dira eta hauek dira faborito, hala ere, Pagola eta Lazkano (Hernaniko ordezkariak) ez dira edozein eta ezustekoa eman dezakete.
Hernaniko bikoteari Pagola jokoan sartzea komeni zaio, joaneko partidan min asko egin baizion Oiartzungo bikoteari. Bestalde, partiduko gakoa Lazkano, Hernaniko pilotarian dago; honek partida txukuna egiten badu bere aurrelariari aukerak iritsiko zaizkio eta trebea da aurreko kuadroetan.
Jubeniletan ere Oiartzuarrak faborito dira, Azpiroz eta Flores joaneko partidan nagusitu egin ziren Cisneros eta Rodriguez Hernaniarren aurrean. Flores atzelari indartsua da eta zailtasunak ipintzen dizkio aurkako bikoteari. Baina ez da ahaztu behar Cisneros kantxara gogotsu ateratzen denean tanto bikainak egiten dituela. Aurreko kanporaketan adibidez, Ataunen aurka, tantu ikusgarriak egin zituen.. Hori bai, oraingoan ez du Hernaniko zaleen babesik izango.
Ikusteko partidu entretenigarria eta lehiatua izan daiteke.
Seniorretan Hernaniarrak dira faborito, bikote oso sendoa osatzen dute Ioritz Arrietak eta Aizpitartek. Senior mailan kontuan hartzeko bikotea da. Beraz, Oiartzuarrek partidu ikusgarria jokatu beharko dute irabazi nahi badute.
Asteasu-Azkoitia
Gipuzkoako Herri Arteko txapelketako final laurdenetako itzuliko partida jokatuko dute Azkoitiak eta Asteasuk bihar.
Joaneko partidan Asteasu gailendu zen 2-1.
Kadeteetan Asteasuko ordezkariak gailendu ziren 22-16
Jubeniletan, Azkoitia errez nagusitu zen 22-4 irabaziz.
Seniorretan, Asteasuarrak 22-5 gailendu ziren.
Azkoitiarrak pasa ahal izateko bi partida irabazi eta lau tantuko aldeaz irabazi beharko lukete. Partida erabaki hau Asteasun jokatuko dute bihar, ekainak 13, arratsaldeko 19:30tan.
Donostia-Astigarraga
Donostiak eta Astigarragak Atano IIIean jokatuko dute herriarteko txapelketaren itzulia Ostirala 13 18:30 tan. Donostiako ordezkariak 2-1 irabazi zieten Astigarragan.
Kadete mailan Bikuña eta Alberdik 22-15 irabazi egin zieten Oiarbide eta Expositori. Partida gogor bat jokatuta baina azkenean faboritoak gailendu ziren. Astigarragako kadeteak beraien partidua atera beharko dute, finalaurrekotan pentsatu ahal izateko, jubeniletan oso diferentzia handia baitago. Chiapusok eta Arangurenek 22-4 gailendu ziren Olarra eta Otañoren aurka. Donostiako bikotea kantxako leku guztietatik dominatzen zuen. Nagusi mailan Astigarragak atera zuen haien puntua, Barandiaran eta Santxezek bi aurrelariri irabazi zieten Baez eta Urmeneta 22-18. Ez dakigu atanon Ortiz de Urbina atzelaria arituko den.
Lasarte-Alegia
Larunbat arratsaldean jokatuko dute bi herri hauek, finalaurrekoetan leku bat edukitzeko. Lasarteko Mitxelin frontoian arituko dira 16:30 tatik aurrera. Lasartearrak 2-1 irabazi zieten Alegin.
Kadetetan Alegitarrak oso errez gailendu ziren 22-6 irabaziz. Jubenil mailan kontrakoa gertatu zen eta Lasartearrak 22-0 irabazi zuten, Arteaga eta Solanok hain zuzen ere. Nagusi mailan Lasartearrak ez hustekoa eman zuten. Artetxek eta Elolak Artola eta Muruari irabaziz. 22-15, Alegiko aurrelari handiak ezin izan zuen asko egin, Lasartearrak partidu ederra jokatu baitzuten
No hay comentarios:
Publicar un comentario